Image Image Image Image Image Image Image Image Image

Agerre upategia

Hauek dira geure upategia eta geure lanerako metodoa

Mahastiak

Agerre txakolinaren mahastietako mahatsondo bakoitza beharrezko distantzia eta altuera egokian dago bata bestearengandik. Zenbait  maldatan eta alorretan antolatuta daude, eguzkiaren berotasun osoa eta Kantauri itsasoko haizea jasotzeko.

Getariako Txakolinaren jatorrizko deituraren barruan, txakolinak hain berezkoa duen nortasuna lortzeko baldintza egokienak dituzten 10 hektarea dauzkagu Agerren.

Upategia

Agerre txakolinaren produkzioa artisau-lanean eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutzan oinarritzen da. Hala lortzen dugu gaur egungo txakolin modernoa.

Ibilbide horrek erakutsi digu ezinbestekoa dela etengabe ikastea eta berritzea. Getariako Agerre baserriko upategiaren gaur egungo produkzioa urteko 200.000 botilakoa da. Altzairu herdoilgaitzez egindako hamasei upel modernotan gordetzen dugu txakolina, kontrolatutako 8 eta 9 ºC bitartean.

Agerre baserria

Agerre baserria muino batean dago Kantauri itsasoari begira, Getariako San Prudentzio eta Askizu auzoen artean.

XIX. mendean hasi ziren txakolina egiten, baserrian bertan edateko. Tradizioa XX. mendean mantendu zen, eta Emilio Ostolazak ekin zion AGERRE Txakolina izeneko ardo zuria egiteari, 80ko hamarkadatik aurrera mahatsondoak lantzera eta hobetzera erabat dedikatu eta upategia sortuta. Jatorrizko Deitura dauka Getariako Txakolina izendapena sortu zenetik.